Konposatu organikoen nomenklatura

Metano molekula bat hiru dimentsiotan, molekula organiko sinpleena bezala ere hartzen da, karbono atomo bat eta lau hidrogeno atomoz osatuta baitago (CH4).

Konposatu organikoen nomenklatura konposatu organikoak izendatzeko erabiltzen den nomenklatura kimikoa da[1]. Konposatu organikoak oro har karbono, hidrogeno eta oxigenoz daude osatuta, nahiz eta molekula hauetan sarritan nitrogenoa, fosforoa, sufrea eta halogenoak ere agertu.

Nomenklatura honek IUPAC-ek (International Union of Pure and Applied Chemistry) ezarritako arauak (IUPAC nomenklatura) jarraitzen ditu eta izen bakoitzak konposatu organiko bakarra izendatzeko balio du. Aitzitik, kasu batzuetan izen kimikoa konplexuegia denean, molekula handietan kasu, izen arrunta erabiltzen da[2][3].

  1. The Commission on the Nomenclature of Organic Chemistry. (1971). Nomenclature of Organic Chemistry. (3. argitaraldia) Londres: Butterworths ISBN 0408701447. (Noiz kontsultatua: 2008).
  2. Nomenclature of Organic Chemistry, Oxford: Pergamon Press, 1979
  3. A Guide to IUPAC Nomenclature of Organic Compounds, Recommendations 1993, Oxford: Blackwell Scientific Publications, 1993

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne